parallax background

Informazioa


FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Euskal eszena kulturalak hainbat berpizkunde izan ditu historian zehar, gizartearen eta pentsamenduaren aldaketekin loturik. Ikastaro honetan, euskal dantzek, antzerkiek eta herri inauteriek garai ezberdinetan izan dituzten berrikuntzak aztertuko ditugu, bai ideia estetikoen aldetik, bai kudeaketa-ereduen ikuspegitik. Euskal nortasuna eszenaren bidez nola artikulatu den eta oholtzak zer funtzio hartu duen garai bakoitzean sakonduko dugu: bereizteko, identitatea eraikitzeko edo euskal munduaren bilakaera artistikoan parte hartzeko.

Garai bakoitzean euskal arte eszenikoen honako puntuak landuko dira:

1. Pentsamenduaren aldaketa → Filosofia eta mundu-ikuskeran aldaketa sakonak.

2. Teknologia berriak → Material berriak, ekoizpen-prozesuak edo hedapen-metodo berriak.

3. Gizarte-mugimenduak eta aldaketa politikoak → Erreferentzia kulturalen eraldaketa, eta euskal gatazka politikoak.

4. Ekonomiaren dinamizazioa → Arte-sistema indartzen da, mezenazgoa, zirkutu eszeniko itxiak, txapelketak edo babes-eredu berriak sortzen dira.

5. Artisten arteko konexioa eta sareak → Mugimendu artistikoen dinamizazioa. Sortzaileen talde artistikoak.

HELBURUAK

- Euskal eszena kulturalaren berpizkunde nagusiak identifikatzea.

- Garai bakoitzean estetika, kudeaketa eta interes artistikoak nola eraldatu diren aztertzea.

- Euskal dantzaren, antzerkiaren eta inauterien berrikuntzak testuinguru historiko, politiko eta sozialarekin lotzea.

- Euskal nortasuna eszenaren bidez nola eraiki den aztertzea eta eztabaidatzea.

HARTZAILEAK

Ikastaro hau euskal dantzetan, euskal arte eszenikoetan eta kultura tradizionalaren berrirakurketa historiko-estetikoetan interesa duen edonori zuzenduta dago: dantzariak, irakasleak, ikertzaileak, sortzaile eszenikoak edo ikuspegi artistiko batetik euskal kultura ulertu nahi duen oro.

Ez da beharrezkoa euskal dantzen errepertorio tradizionala edo gaur egungo praktika koreografikoak aldez aurretik ezagutzea, izan ere, ikastaroan zehar azalduko dira bilakaera horiek, hainbat testuinguru historiko, estetiko eta performatiboetan sakonduz.

METODOLOGIA

Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.

Ikastaroaren izaera dela eta, gomendagarria da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, hori ezinezkoa balitz, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

EGUTEGIA

Iraupena: 15 ordu (12 ordu online aurrez aurre eta 3 ordu ikasgela birtualetik kanpo).

Datak: Ostiraletan.

2025eko urriak 17-24-31.

2025eko azaroak 7-14-21.

Ordutegia: 17:00-19:00.

ESKAKIZUN TEKNIKOAK

Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting

PREZIOA

Ikastaro hau doakoa da.

MATRIKULA IREKIA

Beharrezkoa da "Izen-ematea" atalean dagoen formularioa betetzea.

HIZKUNTZA

Euskara.

DATAK

Hasiera data:

2025eko urriak 17.

Bukaera data:

2025eko azaroak 21.

Orduak: 15.

______________

Ikastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.


Kolaboratzailea

Kolaboratzaileak