
Irakaslea

Beñat Urrutia Pujana
Dantzertin Koreografia eta Interpretazioko gradua burutu zuen (2016-2019). Gainera, Euskal Herriko Unibertsitatean euskal dantzen inguruko ikastaro osagarri bat egin zuen (2017). Bere formakuntza akademikoa osatzeko, Kultur Kudeaketako Masterra (UOC, 2020-2022) eta Dantzako Masterra (UNIR, 2022-2024) ere burutu ditu.
Bere ibilbide profesionala dantzari gisa: Dantzaz-en kide izan zen 2019 eta 2022 artean, eta bertan hainbat koreograforen errepertorioak interpretatu zituen, birak eginez eta sormen-laborategietan parte hartuz (besteak beste, Hilde Koch, Martin Harriage, Sade Mamedova edo Vita Osojnik). Aldi berean, Dantzan.eus eta Eresbil erakundeetan ikerketa-laguntzaile gisa jardun zuen (2019), euskal ondare eszenikoa babestu eta dokumentatzeko proiektu batean.
Hizlari gisa ere jardun izan du (2018-2024), euskal folklore tradizionalaren eta sorkuntza garaikidearen arteko loturak aztertuz, Euskal Herriko hainbat lekutan eskainitako hitzaldiak, Lizarra, Leitza, Mungian besteak beste. Horrez gain, 2021eko neguan euskal dantzei buruzko ikastaroa eman zuen, "Euskal dantzak atzo eta gaur: Euskal eszena tradizionalaren bilakaera XIX.-XXI. mendeetan" izenburupean.
Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean doktorego-tesia egiten ari da, euskal dantzen bilakaeraren inguruan (2023-egun). Aldi berean, Kukai Dantza Konpainiarekin lan egiten du, "Oskara" piezan interprete gisa (2022-2024), eta Jon Ander Urrestiren "Eukaliptus" piezarekin sorkuntza izan da eta orain biran dabil 2024an.
Bere beste lankidetza artistiko batzuetan ere parte hartu du Eneko Gil, Laida Aldaz eta Matxalen Bilbao koreografoekin egindako sormen-laborategiak (2021-2023), baita Hika Teatroarekin "Gazte" piezarekin egin zuen bira ere.
2023tik DANTZERTI, Euskadiko arte eszeniko eta dantzako goi mailako eskolan irakaslea da teoria eta historia departamentuan.
Aurrekoaz gain Beñat ENBATA proiektuan murgilduta dago, dantza-konpainia sortzen lagunduz eta zuzendaritzan lan eginez. 2024an, "Enbata Urraska" izeneko pieza sortu eta interpretatzen ari da, Euskal Herriko hainbat agertokitan aurkeztuz.
Kolaboratzailea
