
Euskal dantzaren, antzerkiaren eta inauterien berpizkundeen historia: XIX. mendetik gaur egunera arteko euskal eszenaren berrikuntzak, testuinguru sozial, politiko eta artistikoetan kokatuta
Antolatzailea:

Babeslea:

%100 online
Web plataforma 24 orduz eskuragai
Etengabeko tutoretza
Egitaraua - 15 ordu
1. Sarrera: euskal kultura eszenikoaren zikloak.
Zer da berpizkunde eszenikoa?
Pizkunde artistiko bat artearen garai bereziki dinamiko eta berritzailea da, non estetika, teknika eta edukien alorrean berrikuntza sakonak gertatzen diren. Pizkunde horiek, normalean, gizartearen, teknologiaren eta kulturaren aldaketekin lotuta egoten dira, eta artistei adierazpen modu berriak esploratzeko aukera ematen diete. Euskal gizartearen aldaketak eta estetikaren eraldaketa aztertuko dira, hauek euskal eszenan nola islatu diren ulertzeko.
Euskal eszenan izan diren estetika ezberdinak.
Sorkuntza eta arte-ekoizpenaren modelo ezberdinek komunitateetan duten eragina aztertuko da. Estetika eta eszenaratze ereduen garapen historikoa ardatz hartuta, euskal eszena garaikidearen oinarriak bilatuko dira.
Oholtzaren eta nortasunaren arteko harremana.
Eszena eta nortasunaren arteko elkarrekintza aztertuko da, euskal identitatearen eraikuntzan oholtza eta antzerkiaren garrantzia ulertzeko.
2. Karlistadak: euskal eszenaren Lehen Pizkundea.
Dantza eta antzerkia karlismoaren eta nazio eraikuntzaren arteko gatazkan kokatzen dira, euskal identitatearen adierazpen gisa. Euskal kulturaren bitartez kanpotarrengandik eta liberalengandik bereizteko estrategia gisa erabiltzen dira.
Goierriko dantza-masen tradizioa eta sorkuntzak, eszena-eredu eta estetika kontrajarri gisa agertzen dira. Dantza eta antzerkia kontrastean eraikitzen dira, garaiko politikaren, gizartearen eta sinbolismoaren arabera. Dantza ingelesen baztertzea eta asimiliazioa: kontra dantzak eta okerdantzak.
3. Euskal Folklorea Erromantizismoan: Lore Jokoak.
XIX. mendeko Europan euskal eszena nola errepresentatu zen aztertuko da:- Folklorearen mitifikazioa: euskal iruditeria herrikoiaren idealizazioa.
- Hiri eta lan-munduaren arteko lotura: folklore-zooak eta euskal eszenaren erakusketarako erabilera.
- Ikusgarritasuna eta ukiezintasuna: euskal antzerkiaren eta dantza eszenikoaren bidez irudikatzea, baina ez ukitzea.
4. Abertzaletasuna eta XX. mendeko hasiera: dantza eta herri antzerkia nortasunaren eraikuntzan.
- Euskal dantza nazionalismoaren tresna gisa: euskal dantzak eta antzerkia batzokien inguruan antolatzen diren sortzaile taldeen bidez garatzen dira.
- Bigarren Errepublikaren babesa eta aldaketak: Kultura politikaren tresna bihurtzen da.
- Herri inauterien berreskuratzea, ezabaketa eta modernizazioa: zein erritual desagertu ziren eta nola birsortu ziren.
- Oholtzak euskal nortasunaren ikerketa-tresna gisa: zer rol jokatzen dute euskal dantzak eta antzerkiak identitatearen eraikuntzan?
5. Abangoardien Berpizkundea.
- Antzerki esperimentala eta dantzaren modernizazioa: forma eszenikoen bilakaera.
- Euskal eszena eta politizazioa: ekintza eszenikoa erresistentzia tresna bihurtzen da.
- Eresoinka dantza konpainia eta “Saski-Naski” emanaldia: euskal dantzaren nazioarteko irudikapena eta berrikuntza.
- Herri kulturaren eta arte garaikidearen arteko tentsioak: zein modutan uztartu edo banandu dira?
6. Frankismo barruko Ezkutuko Euskal Pizkundea.
- Erregimenak ezarritako eskolak eta iruditegiak: euskal eszenaren kontrola eta frankismoaren propagandaren funtzioa.
- Euskal kultura babesteko eta berreraikitzeko ahaleginak: klandestinitatea eta kultura-sorkuntza ezkutuan.
- Arketipo eta arte eszenikoko ezkutuko emanaldiak: zein estrategia erabili ziren euskal antzerkia eta dantza gordetzeko?
7. Euskal 69ko maiatza
- Jorge Oteiza eta arte modernoaren barruko aldaketak: eszenaren eta espazioaren berrirakurketa. Ez dok amairu eta arte abstraktua.
- Gabriel Aresti eta tradizionalisten arteko talka kreatiboak: euskararen eta antzerki garaikidearen uztarketa.
- Euskal arte eszenikoen bilakaera kultur eztabaidetan: tradizioaren eta abangoardiaren arteko gatazkak.
8. 2000 efektua eta euskal eszenaren egungo bilakaera globalizazioan.
- XXI. mendeko euskal dantza eta antzerkia: Tradizioaren eta berrikuntzaren arteko harremanak.
- Nortasuna versus hibridazioa: Mugak lausotzen diren oholtzak.
- Dantza eta antzerki garaikideak euskal eszenaren berreraikuntzan duen eragina.(Kukai, Haatik, etab.)
- Herri inauterien berpizkunde garaikidea eta parte-hartzean oinarritutako dantza-eskolak (Aiko, etab.).
9. Laburpena.
Euskal eszenak hainbat ziklo eta berpizkunde bizi izan ditu, testuinguru historiko eta sozialaren arabera moldatuz. Dantzak eta antzerkiak euskal nortasunaren adierazpen bide nagusiak izan dira, baina haien erabilera beti baldintzatuta egon da politika, gizartea eta estetikaren bilakaeraren arabera.

Beñat Urrutia Pujana
Dantzertin Koreografia eta Interpretazioko gradua burutu zuen (2016-2019). Gainera, Euskal Herriko Unibertsitatean euskal dantzen inguruko ikastaro osagarri bat egin zuen (2017). Bere formakuntza akademikoa osatzeko, Kultur Kudeaketako Masterra (UOC, 2020-2022) eta Dantzako Masterra (UNIR, 2022-2024) ere burutu ditu.
Bere ibilbide profesionala dantzari gisa: Dantzaz-en kide izan zen 2019 eta 2022 artean, eta bertan hainbat koreograforen errepertorioak interpretatu zituen, birak eginez eta sormen-laborategietan parte hartuz (besteak beste, Hilde Koch, Martin Harriage, Sade Mamedova edo Vita Osojnik). Aldi berean, Dantzan.eus eta Eresbil erakundeetan ikerketa-laguntzaile gisa jardun zuen (2019), euskal ondare eszenikoa babestu eta dokumentatzeko proiektu batean.
Hizlari gisa ere jardun izan du (2018-2024), euskal folklore tradizionalaren eta sorkuntza garaikidearen arteko loturak aztertuz, Euskal Herriko hainbat lekutan eskainitako hitzaldiak, Lizarra, Leitza, Mungian besteak beste. Horrez gain, 2021eko neguan euskal dantzei buruzko ikastaroa eman zuen, "Euskal dantzak atzo eta gaur: Euskal eszena tradizionalaren bilakaera XIX.-XXI. mendeetan" izenburupean.
Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean doktorego-tesia egiten ari da, euskal dantzen bilakaeraren inguruan (2023-egun). Aldi berean, Kukai Dantza Konpainiarekin lan egiten du, "Oskara" piezan interprete gisa (2022-2024), eta Jon Ander Urrestiren "Eukaliptus" piezarekin sorkuntza izan da eta orain biran dabil 2024an.
Bere beste lankidetza artistiko batzuetan ere parte hartu du Eneko Gil, Laida Aldaz eta Matxalen Bilbao koreografoekin egindako sormen-laborategiak (2021-2023), baita Hika Teatroarekin "Gazte" piezarekin egin zuen bira ere.
2023tik DANTZERTI, Euskadiko arte eszeniko eta dantzako goi mailako eskolan irakaslea da teoria eta historia departamentuan.
Aurrekoaz gain Beñat ENBATA proiektuan murgilduta dago, dantza-konpainia sortzen lagunduz eta zuzendaritzan lan eginez. 2024an, "Enbata Urraska" izeneko pieza sortu eta interpretatzen ari da, Euskal Herriko hainbat agertokitan aurkeztuz.
Kolaboratzailea
